Bilbon antolatu diren Euskadiko Ekonomia Topaketen hasiera aurretik eginiko adierazpen hauetan lehendakariak Estatutu berriaren Proposamena ere izan du hizpide. Hala, Ibarretxeren hitzetan, hauteskunde autonomikoak egiten direnerako "euskal gizarteak jakingo du estatutu berrirako proposamenaren inguruan parlamentuak duen iritzia" .
Agerpen berean EAEko Lehendakariak estatutu berriaren proposamena "Espainia zein Euskadirentzat onuragarria" dela nabarmendu du eta EAEko biztanleriaren "%90ak autogobernu maila handiagoa eskatzen duela" izan ere, Ibarretxeren hitzetan, eskaera hau "ideologiarekin baino, ongizatarekin erlazionatuta dagoelako".
Politika