Markel Olanok (EAJ) bi urte daramatza Gipuzkoako ahaldun nagusi karguan -Joxe Joan Gonzalez de Txabarri alderdikideari hartu zion lekukoa-, eta erakunde publikoen arteko elkarlana "funtsezkoa" dela iruditzen zaio; "berdin da zeinek duen ardura". Dena dela, Eusko Jaurlaritzan gabezia ikusten du, "Ibarretxeren hutsunea garrantzitsua baita; gizartea politikoki umezurtz geratu da".
BERRIAk bihar Olanorekin egindako elkarrizketa argitaratuko du, eta BerriaTBn ikus daiteke aurrerapena -elkarrizketa osorik, bihartik-. Hona hemen Gipuzkoako ahaldun nagusiaren beste esan batzuk:
- “Abertzaleen arteko elkarlana ezinbestekoa da, herriak indarra izateko. Abertzaletasuna ahultzen duen gertakari inportantea bere zatiketa da".
- “Herri proiektuen ikuspegitik, tentsio politikoak jarraitu egingo du".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Markel Olano (Gipuzkoako ahaldun nagusia)