Aurreikusi eta iragarri bezala, Espainiako Konstituzioaren kontrakotzat joz helegitea jarriko dio Madrilgo gobernuak Juan Jose Ibarretxek antolatu nahi duen galdeketa eragozteko. "Eskumen eta edukietan Konstituzioa gainditzen" duela argudiatu du Madrilek. Lehenago Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak esan du ez dutela onartuko Zapaterok, espainiarrek edota ETAk euskal herritarren partez erabakirik hartzerik. Geroago esan duenez, Madrilen argudio hori "hutsik" dago.
Bakearen eta normalizazioaren gaineko erreferendumaren deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko Agerkari Ofizialean kaleratu ahala jarriko diote helegitea. Halaxe jakinarazi du gaur eguerdian Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak, Maria
Teresa Fernandez de la Vegak, Ministroen Kontseilua bukatutakoan.
De la Vegaren iritziz, "argudio juridiko aski" daude Auzitegi Konstituzionalean Ibarretxeren kontsulta asmoaren kontrako helegitea jartzeko. Halaber, Eusko Legebiltzarrean onartutako legea behin-behinean -Konstituzionalak ebatzi arte- bertan behera uzteko eskatuko du Madrilgo gobernuak.
Politika
Ibarretxeren kontsultari helegitea jarriko diola jakinarazi du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak kabineteko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori eskatuko dio helegitea jar diezaiola bakearen eta normalizazioaren gaineko erreferenduma egitea eragozteko. Azkarragak ez du onartuko "espainiarrek eta ETAk euskal herritarren partez" erabakitzerik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu