Espainiako Informazio iturriek diotenez, PSOEk eta PPk lehen bait lehen eztabaidatu eta "zokoratu" nahi dute Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena. Beraz, Espainiako Gobernuak Kongresuko arauak ahalik eta gehien baliatu, eta eztabaida otsailaren lehenera aurreratu nahi du.
Iturri batzuen arabera, Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta PPko lehendakari Mariano Raxoik joan zen astean egin zuten bileran erabaki zuten eztabaida aurreratzea.
Jaurlaritzaren estatutu berrirako proposamena