ETAren ustezko su-eten baten inguruan aurtengoa "funtsezko urtea" izango dela aurreratu du Joseba Azkarragak bere agerraldian. Hala Rodriguez Zapaterori "adore poltikoa" eskatu dio alderdi guztiekin —ezker abertzalea barne– hitz egin dezan eta "euskal gatazkaren konponbidea aurkitzeko" .
Su-etena eman daitekeen bere ustea azaltzeko "herriaren gogaikeria" eta ETAren inguruan politikoki ezin parte hartzeak sortu duen "urduritasuna" azpimarratu ditu sailburuak. ETArekin hitz egin behar den ala ez galdetu diotenean "ETArekin eta deabruarekin hitz egin behar dela" ihardetsi du Azkarragak, baina "inoiz egin behar ez dena" politikoki negoziatzea dela zehaztu du.
Honetaz gain Jaurlaritzak Ibarretxeran Plana ez duela erretiratuko berretsi du eta euskaldunei dagokiela egoera juridiko-politikoa aldatzearen erabakia hartzea.
ESTATUTU BERRIKO PROPOSAMENA