Politika

Ibarretxeren ustez, "bigarren eraldaketa ekonomikoa ezingo da egin esparru juridiko-politiko berririk gabe"

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak dio "autogobernu handiagoa" behar dutela Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, "garai berriei eusteko". LKSren III. Foroan hartu du parte, Bilbon.

2008ko apirilaren 8a
11:38
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur esan duenez, "bigarren eraldaketa ekonomikoa ezingo da egin [Araba, Bizkai eta Gipuzkoako] esparru juridiko-politiko berririk gabe. Nabarmena da esparru berria behar dugula arlo sozio-ekonomikorako ere". LKSren III. Foroan hartu du parte Ibarretxek gaur, Bilbon.

Haren ustez, Gernikako Estatutua garrantzitsua izan zen lehen eraldaketa ekonomikoa gauzatzeko, "alor funtsezkoetan erabaki eskubidea" eman zielako aipatutako hiru lurraldeei. "XXI. mendean lanabes berriak behar dira, autogobernu mota handiagoa behar da garai berriei eusteko, aberastasuna eta ongizatea sortzeko".

Hala, Gernikako Estatutuan ageri diren eskumen batzuk oraindik jaso gabe dituztela azpimarratu du, "eta horiek esparru juridiko-politiko berrian egon beharko dute". Ikerketa zientifikoa, Gizarte Segurantza eta formakuntza aipatu ditu, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.