Ibarrolaren aurkako zentsura mozioari buruzko 'Berriketan' saio berezia

Iruñeko alkatearen ibilbidea eta PSNren eta EH Bilduren arteko akordioa izan dituzte hizpide Joxerra Senar eta Ion Orzaiz kazetariek.

BERRIKETAN A21 hauteskundeak
Iker Tubia.
2023ko abenduaren 13a
20:15
Entzun

Cristina Ibarrola Iruñeko alkatearen zentsura mozioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek: 'Cristina Ibarrola. Partitzeko tenora'. PSN eta EH Bilduren arteko akordioaz, UPNren egoeraz eta Cristina Ibarrolaren sei hilabeteko ibilbideaz aritzeko, Joxerra Senar eta Ion Orzaiz BERRIAko kazetariekin mintzatu gara.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.