INDARKERIA MATXISTA

Ibilaldian eraso egin ziotela salatu du neska adingabe batek

Ertzaintzak mutil adingabe bat atzeman du kasuarekin lotuta, eta adingabea da hura ere. Fiskaltza ari da kasua aztertzen. "Atsekabea" agertu du Ikastolen Elkarteak.

Ibilaldia, Santurtzin. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2018ko ekainaren 5a
13:06
Entzun

Joan den asteko igandean, maiatzaren 27an, Ibilaldia egin zuten Santurtzin (Bizkaia), eta sexu eraso bat ikertzen ari dira. Berri agentziek Ertzaintzako iturriak aipatuz zabaldu dute neska adingabe batek salatu duela erasoa. Hedabide batzuen arabera, mutil adingabe bat atzeman dute salaketaren harira.

Azaldu dute Adingabeen Fiskaltza ari dela kasua aztertzen, eta sekretupean dagoela.

Ikastolen Elkarteak "atsekabe handia" agertu du, eta erasoa salatu du. "Indar guztiz salatzekoa izateaz gainera, ikastolok bultzatzen dugun gizarte ereduaren, gure ikasleei, gure seme-alabei ematen diegun hezkuntza ereduaren guztiz kontrako ekintza ere bada". Nabarmendu du azken urteetan "lan handia" egiten ari direla horrelako jaietan sexu erasorik ez gertatzeko, eta protokoloak martxan dituztela. "Horretan sakontzea dagokigu eta sakonduko dugu, uste baitugu hori dela ikastolok gai honetan egin genezakeen ekarpen garrantzitsuena".

Santurtziko Udalean bilera egin du bozeramaile batzordeak, eta aho batez gaitzetsi du bilera. Bihar eguerdian elkarretaratzea egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.