Ibilgailuarekin istripua izanda, gizon bat zendu da Donostian
DONOSTIA. 60 urteko gizon bat hil zen atzo auto istripu batean, Donostiako saihesbidean, Bilboko bidean. Ezbeharra atzo goizaldean gertatu zen, Amara auzo parean; gizonak gidatzen zuen autoa GI-20 errepidetik irten zen. Ertzaintza zer gertatu zen ikertzen ari da; uste du konortea galdu zuela gidariak istripua izan aurretik.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu