euskal presoak

Ibon Iparragirre Basauriko espetxera iritsi da, zortzi egunen ondoren

Iparragirre Sevillako espetxean zegoen, baina duela zortzi egun atera zuten handik Euskal Herrira ekartzeko, eta familiak ez du haren berri zuzenik izan denbora horretan guztian.

2011ko abuztuaren 26a
20:32
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Ibon Iparragirre Burgoa Ondarroako preso politikoa Basauriko espetxera iritsi da, Sevillako espetxetik atera zutenetik zortzi egun pasatu ondoren. Zortzi egun hauetan Iparragirreren familiakoek ez dute haren berri zuzenik izan.

Gaixotasun larri eta sendaezin bat du Iparragirrek, seropositiboa da eta gorputzeko defentsen herenak galduak ditu horregatik. Trasladoak iraun duen zortzi egunetan haren egoera larritu egin dela salatu du Etxerat-ek. Gainera, beste edozein gaixotasun hartuz gero, bueltarik gabeko ondorioa izan dezake euskal presoarentzat.

Senideek jakinarazi dutenez, Iparragirre "oso nekatuta" iritsi da Basauriko espetxera. 

Etxerat-ek, azkenik, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoak berehala askatzeko exijitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.