Artzain Eguna

Idiazabalgo gaztaren garaia hasi dute, Ordizian

Bilboko Guggenheimeko Nerua jatetxeko sukaldari Josean Alijak moztu du aurten Idiazabalgo gaztaren garaia irekitzeko lehenengo gazta. Bideoa: Argazki Press. [Berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2344/[/Berriatb]

K Saioa Alkaiza(h)
2015eko apirilaren 8a
16:23
Entzun

Jendetzak hartu du Ordizia (Gipuzkoa) Artzain Egunaren harira. Goizean goizetik, ahari eta ardien erakusketak muntatu dituzte, Garagartza plazan. Une garrantzitsuena, ordea, 11:00etan izan da, ardiek herria gurutzatu dutenekoa, artzainen laguntzaz. Herritarrek kaleak bete dituzte, espektakulua gozatzeko asmoz, taloen usainak eta musikak alaituta. Nolanahi ere, gazta izan da eguneko protagonista. Ixidro Sukia gaztagileak eta Luis Vicente Larrarteren gaztategiak jaso dituzte erregulartasun-kalitate sariak

Urte osoko lana

Alijak izan du aurreneko gazta mozteko ohorea, Sukia irabazlearen produktua, hain zuzen. Sukaldari bilbotarra pozik azaldu da: "Honetan ibiltzen diren pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Gaztak kultura baten esentzia erakusten du; tradizio baten errotzea".

Ordiziako alkate Igor Egurenek ere hitzorduaren garrantzia azpimarratu du: "Gaur egiten duguna da urte askotako eguneroko lanaren azaleratze bat". Horregatik, Artzain Egunean ez ezik, gainontzeko egunetan ere artzaintzaren lana omentzera dei egin du.

Gainontzekoan, plazetan eta kaleetan batu dira bertaratutakoak, gaztaren sortze prozesua ikusteko, mamia dastatzeko, esne bildotsa ahoratzeko, zein ile-mozketa erakustaldia gertutik jarraitzeko. Horrez gain, asteroko feria ipini dute, artisauen eta nekazarien mesederako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.