gIZARTEA

Igande goizaldean Donostian sexu erasoa egin ziotela salatu du emakume batek

Bilbon, berriz, 48 urteko gizon bat atxilotu dute urritasun psikikoa duen emakume bati sexu erasoa egin diolakoan. Gasteizen beste bat bikotekide ohia jotzeagatik.

2010eko irailaren 20a
16:42
Entzun
Igande goizaldean Donostiako Egia auzoan gizonezko batek sexu erasoa egin ziola salatu du 35 urteko emakumezko batek. Udaltzaingoko iturriek agertu duenez, gau horretan ezagutu bide zuen emakumeak 30 urte inguruko gizonezkoa, eta emakumeak sexu harremana eragotzi nahi izan zuen arren, gizonezkoak behartu egin zuen. Donostiako Egia auzoan jaietan ziren asteburuan. Ainhoa Beola berdintasun zinegotziak agertu du jazotakoa ikertzen ari direla, eta horrelako gertakari guztiak salatzeko deia egin die emakumeei.

Bestalde, 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Udaltzingoak Bilbon, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Udaltzaingoko iturriek azaldu dutenez, autobus geltoki batean gertatu zen erasoa goizeko hamaikak aldera: urritasun psikikoa duen emakume bat zegoen autobusaren zain, eta gizonezkoa harengana joan, eta genitalak eta bularrak ukitu zizkion.

Gasteizen, berriz, 30 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbatean bikotekide ohiari eraso ziolakoan. Udaltzaingoaren arabera, erasoaren berri joan den larunbat arratsaldeko 17:15 aldera izan zuten, 25 urteko emakumezko batek Udaltzaingoaren laguntza eskatu zuenean. Biktimak udaltzainei adierazi zienez, pixka bat lehenago, bere bikotekide ohiak astindu eta jo egin zuen senide baten etxean zeudela. Gainera, ez zela lehenengo erasoa jakinarazi zien.

Salaketa jarrita eta babes-agindua eskatu ondoren, Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.