egunkaria auzia

Igandean 'Egunkaria'-ren eskertza ekitaldira joateko gonbidapenak lortzeko aukera dago

607 770 740 zenbakira deitu behar da. Euskalduna jauregian izango da jaialdia, 11:30etik aurrera.

2010eko apirilaren 21a
12:51
Entzun
Igande honetan Bilbon Egunkaria-ren eskertza ekitaldian egon nahi duten herritarrek gonbidapenak eskuratzeko aukera daukate 607 770 740 zenbakira deituta.

11:30ean hasiko da jaialdia, Euskalduna jauregiko areto nagusian, eta musikariak izango dira (Ubeda anaiak, Gose, Katamalo, Aitor Gorosabel), bertsolariak (Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus), dantza...

Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko auzipetuak eta auzi ekonomikoko besteak Euskaldunan izango dira, eta hitza hartuko dute. Baita Babes Taldekoek ere. Horrez gain, herri batzordeetako kideek ere izango dute ekitaldian parte hartzeko aukera, bai Euskal Herrikoek, bai Katalunian eta Espainian Egunkaria-ren alde aritu direnek.

"Donostian zein Bilbon kaleak betean manifestatu ziren guztiei, egunkari txikituaren errautsetatik egunkari berria eraikitzen lagundu zuten guztiei, geroko mobilizazioetan parte hartu duten milaka euskal herritarrei, kartzelan egon garenean gure familiengana berotasuna adieraziz hurbildu ziren guztiei, mila esker" esateko baliatu nahi dute ekitaldia auzipetuek, lehengo astean Torrealdaik esan zuenez.

Espainiako Auzitegi Nazionalak apirilaren 12an atera zuen itxiera auziko epaia: absoluzioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.