Itziar Moreno eta Oier Gomez ustezko etakideak Parisera eraman zituzten atzo, datozen orduetan epailearen esku uzteko. Limousingo polizia etxean eduki dituzte bi gauez, eta Frantziako Poliziak Efe berri agentziari esan dionez, bi atxilotuek ez dute hitz erdirik ere egin beraien esku eduki dituzten denboran. Atxiloketen tokian peritu ikerketak egiten aritu direla ere jakinarazi dute.
Atxiloketen aurretik tiroketa bat izan zen etakideen eta jendarmeen artean, eta agenteetako bat sorbaldan zauritu zuten, tiroz. Poliziak esan duenez, oraindik ere ikertzeko dago gertatutakoa, baina «ez dirudi airera botatako tiro bat zenik».
Igandean Frantzian atxilotutako ustezko bi etakideak Parisen daude
Poliziak jakinarazi du Itziar Morenok eta Oier Gomezek ez dutela hitzik egin beraien esku dauden denboran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu