Gizartea

Igandean Orokieta eta Saldias artean desagertu zen gizonezkoaren bila dabiltza

78 urteko iruñearra da. Mendi buelta egitera joan zen hara.

2008ko uztailaren 1a
12:35
Entzun 00:00:00 00:00:00
Lehengo igandean iruñear gizonezko bat desagertu zen Orokieta eta Saldias (Nafarroa) artean -J.G.E., 78 urte-, eta haren bila dabiltza. Agi denez, gizonezkoa mendi buelta ematera joan zen; Gorostieta mendian ibiltzen da asko, haren emazteak dioenez. Peugeot 205 markako autoan joan zen hara, eta NA-4114 errepidean utzi zuen aparkatuta.

Atzo aurkitu zuten autoa, eta Guardia Zibilak, suhiltzaileek eta foruzainek gizonezkoaren bila jarraitzaile dute.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA