Igorreko gazte bat hil da Galizian, itota

Larunbatean gertatu zen ezbeharra, Mente ibaian, Galizia eta Portugal arteko mugan.

Galiziako larrialdi zerbitzuen helikoptero bat, artxiboko irudi batean. @GALICIA_061
Galiziako larrialdi zerbitzuen helikoptero bat, artxiboko irudi batean. @GALICIA_061
2024ko abuztuaren 12a
18:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Igorreko (Bizkaia) gazte bat hil zen larunbat arratsaldean Galizian, itota. 22 urteko bizkaitarra Ourense probintziako Rios udalerrian zegoen oporretan, eta Mente ibaian bainu bat hartzen ari zela gertatu zen ezbeharra, A Veiga do Seixon, Galizia eta Portugal arteko mugan.

Gaztea lagun batzuekin zegoen uretan, baina urazalera agertzen ez zela ikusita, bertan zeudenak gaztea topatzen hasi ziren. Aurkitu zutenean, inguruan zen lagun bat —lanbidez erizaina— hura suspertzen saiatu zen larrialdi zerbitzuetako helikoptero bat iritsi bitarte, baina ez zuten haren bizia salbatzea lortu. Heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.