Gizartea

Ihes eginda zegoen Barakaldoko preso bat atxilotu dute Espainian

Logroñoko banketxe batean ustez lapurretan ari zela atzeman dute.

2008ko irailaren 23a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Barakaldoko (Bizkaia) 53 urteko preso batek -gizonezkoa, C.G.C.- duela egun batzuk ihes egin zuen Burgosko (Espainia) kartzelatik, baina atxilotu egin dute Logroñon (Espainia), banketxe batean ustez lapurretan ari zenean. Hilaren 18an atzeman zutela jakinarazi du Poliziak, eta ez du zehaztu noiz egin zuen ihes Burgosko espetxetik.

Aurrez beste bost aldiz atxilotuta dago gizonezko hura, lapurreta egotzita horietan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.