politika

Iheslarien Miarritzeko ekitaldiak "merezitako erantzuna" izango duela ohartarazi du Madrilek

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak larunbatean egindako ekitaldia "iseka" ez izatea espero du Espainiako Barne Ministerioak, eta erantzuna Espainiaren eta Frantziaren elkarlan "eredugarriaren" araberakoa izango dela aurreratu du.

2013ko ekainaren 18a
17:25
Entzun

"Gure helburua da ekitaldi hau ez izatea iseka ekitaldi bat, baizik eta [Frantziaren eta Espainiaren arteko] kooperazio markoan merezitako erantzuna izatea". Espainiak eta Frantziak 2001. urtean ETAren aurka egiteko sortutako lantaldearen urteroko batzarra amaitu ostean esan ditu hitzok Francisco Martinezek, Espainiako Barne Ministerioko bigarrenak.

"Atxiloketa agindu guztiak bete daitezen oso erne egongo" direla ohartarazi du, "izenetan sartu gabe" Miarritzen parte hartutakoren batek agindu hori baduen ikusi eta "beharrezko neurriak" eskatuko dizkiote Frantziari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.