Iñigo Camino Radio Euskadiko zuzendariak kargua utzi du, eta Estibalitz Ortiz da zuzendari berria. Irrati bereko langilea da Ortiz; hain zuzen, prime time-ko eduki arduraduna izan da azkenaldian, eta aurretik, besteak beste, Bulevard irratsaioan aritu zen. Ez daki euskaraz.
1999ko abuztuaren 1etik egon da zuzendari karguan Camino. 147.000 entzule zituen 1998an Radio Euskadik, CIESen arabera, eta orain 240.000 dauzka.
Radio Euskadin jardun aurretik, Sabino Arana Fundazioan egon zen lanean Camino, eta lehenagotik Euzkadi aldizkarian. Euskalduna da.
Komunikabideak
Iñigo Camino Radio Euskadiko zuzendariak kargua utzi du
Estibalitz Ortiz da zuzendari berria; ez daki euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu