Txirrindularitza

Iñigo Chaurreauk ustekabea eman eta Espainiako Txapelketako erlojupekoa irabazi du

AGR2 taldeko Iñigo Chaurreauk irabazi du gaur arratsaldean Madrilen jokatu Espainiako Txapelketako erlojupekoa. Toni Tauler gelditu da bigarren, eta Mikel Astarloza hirugarren.

2003ko ekainaren 27a
18:36
Entzun
Ustekabe handia eman du gaur arratsaldean Madrilen Iñigo Chaurreau txirrindulari pasaiarrak. Espainiako Erlojupeko Txapelketa irabazteko faborito ziren guztien aurretik gelditu da Chaurreau, datorren astean hasiko den. Frantziako Tourrerako sasoi betean dagoela erakutsiz.

Chaurreau-k 51 minutu eta 6 segundu behar izan ditu ibilbideak zituen 40,2 kilometroak egiteko. Bigarren Toni Tauler sailkatu da, eta hirugarren Mikel Astarloza Chaurreauren taldekide eta herrikidea.

Atzo emakumezkoen saioa jokatu zen, eta Eneritz Iturriagaetxebarria txirrindulari bizkaitarrak bigarren postua lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.