Iñigo Iruin abokatuaren ustez, "lehentasunak" zehaztu behar dira presoen auzian, eta ikusi "zeintzuk diren lortzen errazenak, zeintzuk balio dezaketen harresia pitzatzen".
Halaber, nabarmendu du datozen urteetan Espainiako Auzitegi Konstituzionalean epaile kontserbakorrek izango dutela gehiengoa: "Oso aukera gutxi daude aldatuko ez diren lege horiek auzitegiek beste era batera interpretatzeko".
Hirugarren graduaz galdetuta, Iruinek uste du "elkarrizketa" dela bidea: "60 urte iraun duen eta ehunka hildako eragin dituen gatazka bat konpontzeko beharrezkoa da esertzea. Hori zintzilik dago, eta egin beharko da. Noiz? Gobernuari dagokio erabakitzea, eta gizarteari bultzatzea".
Bihar argitaratuko du BERRIAk Iruini eginiko elkarrizketa; horixe izango da 'Justizia Euskal Herriko garai berrian' sortako azkena.