Ikasleen %96,4k gainditu dute unibertsitaterako hautaproba Hegoaldean

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herrian unibertsitatera sartzeko hautaproba egin duten ikasleen %96,4k gainditu egin dute. Guztira 10.857 ikasle aurkeztu ziren, eta 10.468k gainditu dute. Aurreko urteetan bezala, proba euskaraz egin dutenen artean handiagoa da gainditu dutenen kopurua. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean estudianteen %97k gainditu dute azterketa, eta NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan %94,2k. Uztailaren 4 eta 6 artean dute ezohiko deialdia Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleek, eta ekainaren 27 eta 29 artean Nafarroan. Iparraldeko estudianteek datorren astean dute baxoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.