Berdintasun tailerra dute gaur [atzo] Gasteizko Adsis ikastetxean, eta hogei bat neska bildu dira eguerdian gela batean. Martxoak 8ko deialdiaren inguruko bideo bat ikusi eta gero, txapak, pegatinak eta pankartak egiten hasi dira, ostiraleko mobilizazioetara ikastetxeko emakume guztiak elkarrekin joateko asmoa baitute.
Araba
Ikastetxean ere, matxismoari hozka
Adsis Lanbide Heziketako ikastetxeko neskak berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko lan handia egiten ari dira. Zentroaren izaeragatik gehienak mutilak dira, eta jarrera matxistak maiz jasaten dituzte. Alta, orain indartsuago sentitzen dira neskak, eta ikastetxeko errealitatea irauli nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu