Ikastolak elkartearen aisialdi taldeak beka sistema propioa izango du

Zirimolak euskarazko eskaintza zabalduko du: 1.200 lekutik 1.680 lekura handituko da.

Zirimolako ordezkarien agerraldia. IKASTOLAK ELKARTEA
Zirimolako ordezkarien agerraldia. IKASTOLAK ELKARTEA
Irati Urdalleta Lete.
2026ko otsailaren 4a
16:51
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zirimolak, Ikastolen elkartearen aisialdi taldeak, udako eskaintzaren berri eman du. Nabarmendu dute «zabalagoa eta bidezkoagoa» izango dela. Hain justu, umeentzat euskarazko leku gehiago eskainiko dituzte: 1.200etik 1.680ra ugarituko dituzte. Eta beka sistema propio bat jarriko dute martxan, «haurrek eta gaztetxoek euskarazko uda esperientziak eskuragarri izateko, haien egoera ekonomikoa edozein dela ere».

«Euskararen egoerak neurri ausartak eskatzen ditu». Horregatik, Ikastolak elkarteak aisialdian eragin asmo du: «Zirimolak pauso sendoa emango du». Besteak beste, udaleku irekiak, egonaldiak, kirol jarduerak, gazteentzako egonaldiak eta topaketak antolatzen dituzte, eta handitu egingo dute euskarazko lekuen kopurua: 1.200etik 1.680ra, hain zuzen. «Ikastolen mugimenduarentzat haurren eta gazteen aisialdia ere euskararen normalizazio prozesuaren ardatz estrategikoa da».

Horretaz gainera, haur eta nerabe orok jarduera horietan parte hartzeko aukera izatea dute xede. Horretarako, beka sistema propio bat ondu dute aurtengo udarako; hain zuzen, 50 leku gordeko dituzte «egoera zaurgarrian dauden haurrentzat eta gaztetxoentzat». Zera nahi dute: euskarazko udalekuetan eta egonaldietan parte hartzeko aukera bermatzea, «errenta maila edozein dela ere».

Izen ematea, gaurtik aurrera

Beka sisteman sartu nahi dutenek gaurtik dute aukera www.zirimola.eus webgunean izena emateko; bekarik behar ez dutenei, berriz, martxoaren 4an zabalduko diete horretarako aukera.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.