Irudia. Donostia
Ikastolak, euskal kulturaren plaza
Euskara eta euskal kultura oinarri hartuta, Ikastolen Elkarteak ekitaldi bat antolatu zuen atzo arratsaldean Donostiako Kursaalean, Ikastolak herriari lelopean. Izan ere, aurten ezin izan dituzte antolatu urteroko ikastolen jaialdiak, eta, nahiz eta han-hemenka ekitaldi batzuk egin, bateratu bat egiteko beharra nabaritu zuten. Hala, urteroko jaialdietan parte hartu ohi duten artistei eskerrak emateko baliatu nahi izan zuten ekitaldi hori, izurriteak kulturaren sektorea ere «bortitz» jo duela iritzita. Besteak beste, oholtza gainean aritu ziren Anje Duhalde musikaria eta Kimua dantza kolektiboa. 400 ikusle egon ziren. Ekitaldia Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatu zuten, eta EITBn ikusteko aukera izango da, hilaren 21ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu