Hezkuntza

Ikastolen finantziazio berriaren alde manifestazioa egingo dute ELAk eta LABek maiatzaren 20an

Ekimen sozialeko irakaskuntzan ere diru laguntza handiagoak behar direla diote, "langileriaren lan baldintzak hobetzeko". Bilbon egingo dute ekimena.

2008ko apirilaren 17a
15:44
Entzun
ELA eta LAB sindikatuek manifestazioa egingo dute maiatzaren 20an, Bilbon, ikastolen eta ekimen sozialeko irakaskuntza alorreko finantziazio berriaren alde, gaur egungoa "ez delako inondik ere nahikoa gaurko eta etorkizuneko beharrei aurre egiteko. Markoa agortuta dago”. Alor haietako "langileriaren lan baldintzen hobetzea" ahalbidetuko lukeen akordio berria eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan lanuzteak ere egingo dituzte.

Alde batetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko langileriarekiko lansarien berdintzea nahi dute, "bai irakasleriarentzat eta baita zerbitzu eta administrazioko langileriarentzat ere". Beste alde batetik, "lanaldi lektiboaren murrizketa. Ondorioz, egun moduluan sartzen diren funtzio eta jarduerez gain tutoretza, orientazioa, indartze linguistikoa... bezalakoak barneratu beharko lirateke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.