Ikastoletako lan hitzarmena berritzeko akordioa itxi dute

Gehiengo sindikalak eta Ikastolen Elkarteak zazpi hilabeteko epea eman dioten elkarri lan hitzarmena guztiz berritzeko.

jarraia160113.jpg
2018ko abenduaren 4a
07:44
Entzun

Urtebete luze egin dute bi aldeek negoziazio mahaiaren alde banatan, eta azkenean gaur adostu dute hitzarmena LAB sindikatuak eta Ikastolen Elkarteak. Haren arabera, bi aldeek zazpi hilabeteko epea izango dute hitzarmena berritzeko, baina azken ituna itxi bitartean, hainbat hobekuntza sartuko dira indarrean.

Aldaketak urtarrilean jarriko dituzte martxan. Horien arabera, 0-3 adin arteko langileek eta zerbitzuetakoek euren lanpostuei eutsiko diete eta soldata igoera izango dute alor guztietan.

Gustora agertu da LAB bera ere lortutako akordioarekin, besteak beste, irakaskuntzan aritzen direnen lan karga murriztuko delako. Ikastolen Elkartearekin lortutako hitzarmena baliatu du sindikatuak gainontzeko patronalei negoziazio mahaian esertzeko eskatzeko: "Beren jarrera aldatu behar dute, argi geratu delako borondatea bada, edukiak lortzen direla".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.