Frantziako Poliziak Iker Espartza Ortega (Iruñea) ustezko etakidea atzeman du gaur goizean Parisen, eguerdia pasa zela jakinarazi duenez. 4:30ak aldera izan da atxiloketa, "auto susmagarri bat" ikusi dutenean. Poliziak dio gidaria identifikatzera joan direla, honek ihes egin duela eta orduan harrapatu dutela.
Polizia iturrien arabera, ustezko etakideak pistola bat eta agiri faltsuak zeramatzan soinean.
Parisko SDAT Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaordetzara eraman dute Espartza galdeketa egiteko.
2002. urtean bost urteko kartzela zigorra jaso zuen Espartzak, Irunen (Gipuzkoa) zegoen tren bati molotov koktelak jaurtitzea egotzita.
Atxiloketa