Frantziako Bois D'Arcyko espetxean sartu dute Iker Esparza (Iruñea) ustezko etakidea. Atzo arratsaldean Laurence Le Vert epailearen aurretik igaro zen eta horrek kartzelaratzeko agindua eman zuen.
Pasa den astelehenean Parisen atxilotu zuten Esparza. Frantziako Poliziak "auto susmagarri bat" ikusi zuen, eta, gidaria identifikatzera joan zirenean, ihes egin zuela eta orduan harrapatu zutela adierazi zuen orduan Poliziak.
politika
Iker Esparza ustezko etakidea Frantziako kartzela batean sartu dute
Pasa den astelehenean atxilotu zuten, Parisen. Bois D'Arcyko espetxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu