Efe eta Europa Press agentziek zabaldu dutenez, Iker Santamaria Alvarez atxilotu du Ertzaintzak Donostian, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. ETArekin kolaboratzea egozten diote Santamariari.
Espainiako Polizia eta Guardia Zibila iazko urriaren amaieran Segiren kontrako operazioaren ostetik haren bila zebiltzan -34 gazte atxilotu zituzten-. Operazio haren harira ere atxilotu zituen Frantziako PoliziakOlatz Izagirre, Asier Coloma, Gaizka Likona eta Karlos Renedo Lapurdin, joan den maiatzaren 6an. Espetxean dira lau horiek. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi zuenez, iazko urritik Lapurdin bizi ziren lau gazteak, «iheslari politiko gisa». Bizitza erabat normala egiten zuten.
Ainhoa Landaberea espetxeratu dute
Ainhoa Landaberea donostiarra atzo gauean atxilotu zuten, eta espetxeratu egin dute urtebeteko zigorra betetzeko. Kalez jantzitako poliziek atxilotu zuten, eta Martuteneko kartzelara eraman zuten.
Atxilotze agindua zeukan Landabereak, eta azken asteotan Ertzaintza eta Guardia Zibila atxilotzen saiatu dira etxean nahiz lanean. Atzo, azkenean eraman zuten.
Atxiloketa
Iker Santamaria atxilotu dute Donostian
Ertzaintzak atxilotu du Iker Santamaria. Joan den urriaren amaieran Segiren kontra egin zuten polizia operazioaz geroztik zebiltzan Espainiako segurtasun indarrak haren bila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu