Maiatzaren 7an gertatu zen erasoa, auzitegiak gaur jakinarazi duenez: 50 bat urteko gizon bat aurkitu zuten lurrean, larri zauriturik besoan, labankadaz. Bi pertsona geldituak izan dira galdeketa egiteko, han baitziren erasoa gertatu zenean.
Antza, ikerketa abiatu dute erasoaren nondik norakoak argitzeko, eta, oraingoz, droga trafikoarekin lotu dute gertakaria; nahizko giza hilketa saiakera gisa ikertzen ari dira.
Atxilotu zituzten bi susmagarrietarik bat —18 urteko gazte bat— jadanik ezaguna zuten droga trafikoaren inguruko beste zenbait aferatan: auzitegira jauki zuten galdekatu ondotik, eta behin-behineko atxiloaldian dago geroztik.
Erasoaren egunean, gizona ospitalera eramana izan zen fite, eta, erran dutenez, 60 egunez ezingo du lanik egin, zauriengatik.