eusko legebiltzarra

Ikerketa batzordeak ez dira sekretupekoak izango

Eusko Legebiltzarrak ontzat jo du Aralarren proposamena.

2011ko urtarrilaren 31
14:30
Entzun
Aralarren ekimenari aho batez baiezkoa emanda, Eusko Legebiltzarrean aurrerantzean ikerketa batzordeak ez dira sekretupekoak izango. Aralarrek duela pare bat aste esan zuen ez zuela parte hartuko Miñao auziko batzordean, "filtrazioak" gertatzen ari zirela arrazoituta.

Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak bilerak isilpekoak ez izateko proposamena aurkeztu zuen araudi batzordean, Nafarroako Parlamentuko funtzionamendua aitzat hartuta. Gaur onartu du eskaera Eusko Legebiltzarrak, eta aldaketak hurrengo ikerketa batzordeei ere eragingo die.

"Filtrazioak eten egin direnez, Aralarrek Miñao kasua ikertzen ari den batzordera itzultzea erabaki du", esan du Basabek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.