Ikune, herrietako zenbait plataforma independenteren alderdi berria, datorren urtean EAEko foru hauteskundeetara aurkeztuko da, prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Duela hamar eguneko batzarrean eta azken egunetan Internet bidez jasotako botoen %95,3 aukera horren alde azaldu dira.
Orain, beste hautagaitza batzuekin koalizioa egin edo ez aztertuko dute. Maiatzean izango dira udal eta foru bozak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa ditu lan eremu Ikunek, eta 251 herrietatik 39 alkatetza dituzte alderdiko herri plataformek (%15). 2015eko udal hauteskundeetan ere izango dira berriro.
Oinarriak
1. Glokalizazioa. Globalizazioa eta lokalizazioa uztartu nahi ditu: globalean pentsatu baina lokalean jardun. Behetik gorako partaidetza bermatu nahi du. Bestalde, talde bakoitzak bere independentzia izango du erabakietan.
2. Herritarren partaidetza. Herritarren parte hartzea sustatuta eta haien nahiak gauzatuta hartuko dira erabakiak.
3. Giza eskubideak. Dena eztabaidatu daiteke giza eskubideak errespetatuta.