memoria historikoa

Ikur frankistak kentzeko egitasmoa abiatu du Donostiako Udalak

Herritarrei laguntza eskatu die horiek identifikatzeko. Bihar Egia auzoan hasiko dira kentzen.

2013ko ekainaren 21a
18:53
Entzun

Etorkizuna eraikitzeko iragana ezagutzea beharrezkoa dela argudiatuta, Donostiako Udalak hirian dauden ikur frankistak kentzeko egitasmoa abiatu du, Giza Eskubideen eta Hiri Mantenuaren departamentuen ardurapean. Horiek identifikatzeko, laguntza eskatu die herritarrei, eta horien berri udaletxean emateko, (00-33)943-483898 zenbakira deituz edo [email protected] helbidera idatziz.

Memoria Historikoaren legea betetzeko borondatea agertu du udalak, ohar batean jakinarazi duenez. Lege horrek ikur frankistak kentzea eskatzen du. Hala ere, zehaztu dute ikur horiek jabetza partikularra duen leku batean badaude komunitatearen baimena beharrezkoa izango dela kentzeko. 

Egia auzoan bihar ekingo diote

Egia auzokoak aurreratu egin zaizkio Donostiako Udalari. Polloe Bizirik gazte batzarrak bazuen antolatua auzoko sinbolo frankistak kentzeko egitarau bat.

Bihar goizean hasiko dira: 12:00etan, Marcelo Usabiagak maki komunisten inguruko hitzaldia eskainiko du, Plaza Handin; 12:30ean, bertso bazkaria izango da, plaza horretan bertan, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariekin; eta 17:00etan, plakak kentzeko kalejira hasiko dute, eta ekitaldi batekin emango diote amaiera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.