Irteera operazioa

Ilarak sortu dira hainbat lekutan trafiko handiaren ondorioz

A-8a Bizkaian eta Gipuzkoan, AP1a Araban eta A-63a Lapurdin ari dira gertatzen gunerik korapilatsuenak. Bestalde hil egin da atzo Ezkirotzen (Nafarroa) larri zauritu zen motor gidaria.

2010eko uztailaren 31
17:14
Entzun
Batzuentzat uztaileko oporraldia amaiatzearekin eta beste batzuentzat abuztukoa hastearekin batera, urteko trafiko handienetakoa gertatzen da gaurko eguna Euskal Herriko errepideetan. Aurtengoan ere oso handia ari da gertatzen ibilgailuen joan-etorria, eta, ondorioz, arazoak eta ilarak sortzen ari dira zenbait gunetan. Bizkaia eta Gipuzkoan A-8 autobidea ari da gertatzen errepiderik korapilatsuena. Zehazki, Bizkaian, auto ilara luzeak ari dira osatzen Muskiztik aurrera Espainiara, Kantabriarako, noranzkoan. Une batzuetan hamar kilometrora hurbildu dira ilara horiek.

Gipuzkoan, Irun ingurua, Zarauzko ordainlekua, eta, bereziki, Itziarko atsedengunea ari dira izaten korapilatsuenak, eta trafikoa motela da inguru horietan. Itziarko atsedenlekua gidari ugari ari da hautatzen erregaia berritu eta atseden hartzeko, eta hortik sortu da korapiloa. Atzo, hainbesteko ibilgailu kopurua bildu zen atsedenleku horretan, eze lekurik gabe geratu eta autoa bide ertzean uzten hasi baitziren hainbat gidari. Egoera arriskutsua bihurtu zela-eta Ertzaintzak esku hartu zuen.

Lapurdin, atzo bezala A-63 autobidean ari dira izaten arazoak: Baiona inguruan, Miarritzeko ordainlekuan, Donibane Lohizuneko irteera parean, eta, bereziki, Biriatuko ordainlekuan, Gipuzkoarekin eta A-8arekin lotura egiten den gunean. Egunotan asko dira Europa iparraldetik Portugalera zein Afrika iparraldeko herrialdeetara doazen etorkinak, eta gehienek igarobide horretan egiten dute bat. Egunotan Biriatutik 75.000 ibilgailu pasako direla aurreikusten da.

Nolanahi ere, trafiko bideratzeko neurri bereziak hartu dituzte egunotan erakundeek. Esaterako, Jaurlaritzak 500 ertzain jarri ditu zeregi horretan. Helikoptero baten laguntza ere izango dute.

Oporretako irteera operazioa dela-eta, ibilgailu eman handikoa izan zen atzoko

Bestalde, atzo arratsaldean istripu larria gertau zen Nafarroan Eskirotz eta Noain arteko NA-6001 errepidean, AP-15aren irteeran: motor batek eta auto batek talka egin zuten, eta motorraren gidaria, 24 urteko mutil gaztea oso larri zauritu zen. Bart gauean hil egin da. Zizur Nagusiko bizilaguna zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.