"Aznarren garaian oinarrizko askatasun eta oinarrizko eskubideen murrizketa egon dela onartu behar da, eta horrek amaitu egin behar du", adierazi du EAJko EBBko presidenteak ABC egunkariari eskainitako elkarrizketa batean.
Imazek, elkarrizketa horretan adierazten duenez, EAJ Batasunarekin hitz egiten ari da azken hilabeteetan eta "dezente" gainera: "Guztiz beharrekoa iruditzen zaigu herritarren zati bat ordezkatzen duten alderdi politikoekin elkarrizketa bideak ezartzea".
BEC-en urtarrilaren 21ean Batasunak egin ditzakeen ekarpenen gainean honakoa azaldu du EBBko buruak: "Bide politiko eta demokratikoak jorratzeko apostua egiten dutela entzun nahiko nuke Batasunaren ahotan, baina ez dakit horrelakorik entzungo dugun hilaren 1ean". Hala ere, Imazen iritziz "une honetan mundu politiko horrek [Batasunarenak] demokraziarako pausoa eman dezake, horregatik uste dut ez zaiola trabarik jarri behar igarotze horri".
Politika