Espainiako Kongresuak Estatutu Berrirako Proposamena onartu ezean, euskal gizarteak PPri eta PSOEri bizkarra emango diola adierazi du Imazek. "Euskal gizarteak akordioak lortzea eskatzen digu politikariei. PP eta PSOE elkarrizketa blokeatzeko asmoarekin jarraitzen badute, euskal gizarteak bizkarra emango die. Hiru hilabete barru euskal gizarteak berriz ere izango du hitza hauteskundeetan, eta ez du inolaz ere ulertuko elkarrizketa oztopatzen duten alderdien jarrera".
Bestalde, EAEko Legebiltzarreko presidente Juan Mari Atutxak adierazi duenez, "zaila da Eusko Legebiltzarrak ordezkaritzarik ez bidaltzera Espainiako Kongresura".
EAEko Estatutu Proposamena