bihar BERRIA-N

Iñaki Galdos: "Gure etorkizuna eta estrategiak definitzeke daude"

Gipuzkoako EAko eta Hamaikabateko presidente ohiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Lau urte daramatza euskal politikako lehen lerrotik kanpo. AEBetako diasporarekin lotutako liburu bat argitaratuko du aurten.

Iñaki Galdos, Donostiako hotel batean, elkarrizketan. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2015eko irailaren 19a
09:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Hona hemen, aurrerapen gisa, Iñaki Galdosen esan batzuk:

- "Hainbeste urtean politikan ibili eta gero, hasieran sentitu nuen hutsune bat; ez politikarekiko, baizik eta politika modu horretan bizitzearekiko".

- "Ez nuke esango nora ezean gaudenik, baina bai impasse batean gaudela. Gure etorkizuna definitu gabe dago eta estrategiak definitzeke daude".

- "Gauden lekuan egonda ere, naziogintzan, herrigintzan askoz gauza gehiago egin daiteke".

- "Euskal lobby bat beharko genuke AEBetan, baita munduko beste toki batzuetan ere. Baina ez soilik gatazkaren irtenbiderako. Euskal ekonomiaren, enpresaren edota unibertsitateen alde egundoko lana egin dezake horrelako talde batek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.