Iñaki Rekarte Fernando Buesa Fundazioaren mintegian aritu da

2013ko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETAko kide izan eta damua azalduta Langraiz bideari eutsi dion Iñaki Rekarte ere beste biktima batzuekin izan zen atzo Gasteizen, Fernando Buesa Fundazioak antolatutako mintegi batean. ETAren atentatua izan zuen Gorka Landaburu kazetariarekin eta Komando Autonomo Antikapitalistek hil zuten Manuel Garcia Corderoren seme Iñaki Garciarekin aritu zen gaur egungo egoerari buruz.

Erregimen irekian egon ondoren, berriki utzi du atzean kartzela Rekartek, 197/2006 doktrina indargabetuta. ETAk eta ezker abertzaleak egindako mina aitortuko duten eguna «derrigor» iritsiko dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.