Iñaki Reta euskal presoa hurbildu du Frantziak, Fresnestik

enekoitz esnaola
2019ko urriaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Gobernuak beste euskal preso bat gerturatu du Euskal Herri inguruko kartzela batera, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez: Iñaki Reta de Frutos EPPK-ko kidea, Mont-de-Marsanera (Okzitania). Etxerat-ek bezala Altsasu (Nafarroa) erreferentzia hartuta, 215 kilometrora dago. Oraintxe, euskal presorik ez dago Fresnesen —Paris hegoaldea—.

Frantziak 2018ko otsailean hurbilketari ekin zionetik, Retaren mugimendua 29.a izan da; hemeretzi lagun Mont-de-Marsanera eraman dituzte, eta hamar, Lannemezanera (Okzitania; 290 kilometro). Azkeneko gerturatzearen ondorioz, Frantzian diren euskal preso gizonezkoen artean lau geratzen dira bi kartzela horietatik kanpo: Josu Urrutikoetxea Parisen daukate, La Santen (ia 900 kilometrora), Joseba Fernandez eta Ion Kepa Parot Mureten (385era) eta Jakes Esnal Saint Martin de Ren (500era). Euskal ordezkaritzak esan izan duenez, Parisek eta biek adostu gabekolekualdatzea egin zuten Fernandezekin. Urrutikoetxea, berriz, behin-behineko presoa da, eta,halako egoeretan, Frantziak ez du hurbilketarik egin izan.

Zortzi euskal preso emakumezko ere badaude Frantziako Estatuan, guztiak Euskal Herritik 700 kilometrora baino gehiagora. Akitaniako espetxeetan ez dago emakumeentzako modulurik.

Frantzian, gaur-gaurkoz, 38 euskal preso daude: EPPK-ko 37 eta AEM inguruko bat.

Armagabetze prozesuan

Reta 2015ean atxilotu zuten, Ortzaizen (Nafarroa Beherea), Xabier Goienetxearekin batera, ETAren «aparatu logistiko-militarraren» kontrako operazio batean. Joan den abenduan izan zen epaiketa, eta Retak adierazi zuen ETAren desarmatze prozesuan «zuloak ixteko helburua» betetzen ari zirela atxiloketa garaian. Korrekzionalak zazpina urteko kartzela ezarri zien Retari eta Goienetxeari. Orduan atzemandako beste hiru euskal herritar ere zigortu zituzten, bi urtetik behera, haiek etxean hartzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.