Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan ditu Erauskinek horiek guztiak.
Ezker Abertzalea taldeko legebiltzarkideak agertu duenez, bai Ibarretxerekin eta bai Lopezekin batzartzeko aukera izan duten arren, ez batak, ez besteak, ez die behar adinako azalpenik eman hastear den legegintzaldian dituzten asmoei, eta, batik bat, gatazka gainditzeko emateko prest dauden urratsei buruz. Erauskinek esan du Lopezekin aspaldi izan zutela bilera, oraindik inbestidura saioa urrun zela. Ibarretxek, berriz, ez dizkiela bere egitasmoak zehaztu nabarmendu du.
Politika