politika

"Indar subiranistak batzeko lanean oso serio" ari da ezker abertzalea

2011ko hauteskundeetan parte hartzeko lanean ere ari direla esan du Miren Legorburuk.

2010eko maiatzaren 27a
19:23
Entzun
"Indar subiranistak batzeko lanean oso serio" ari da ezker abertzalea, etorkizun gertukoari begira, Miren Legorburu ezker abertzaleko kideak gaur azaldu duenez.

Legorburuk bide hori jorratzen ari direla esan du eta, horrez gainera, "hainbat baldintza sortzeko lanean" ere bai, 2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. "Euskal Herriak merezi du aukera guztiak hauteskunde orotan egon daitezen", eta hori "zor" dio ezker abertzaleak bere militantziari.

"Bozetan izateko konpromisoa" du ezker abertzaleak, baina horretarako garrantzitsua da, eta "derrigorrezkoa, Alderdien Legearen kontra daudela dioten erakunde guztiek lan egitea baldintza beretan hauteskundeetan egoteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.