Indarkeria betiko uzteko eskatu dio Ibarretxek ETAri

Egungoa "une zaila" dela onartu du Jaurlaritzako lehendakariak. Alderdien Legea ez ezik, politika egiteko duen traba handiena ETA dela esan dio Batasunari.

2007ko apirilaren 7a
13:28
Entzun
Bake bidean aurrera egiteko "une zaila" bizi dela onartu eta kezkatuta agertu da Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria. Besteak beste, ETA komandoak berrosatzen ari dela jakiteak eragin dio kezka hori Ibarretxeri, berriro "iraganeko garaiak" itzultzeko arriskua ikusten duelako. Balmasedan egin ditu adierazpen horiek, Aste Santuko prozesioa ikusten han izan baita.

Nolanahi ere, "atzera bueltarik" izan ez dadin lanean jarraituko duela agindu du, lehendakari gisa bere egitekoa hori dela iritzita. Ildo horretatik, ETAri indarkeria betiko uzteko eskatu dio. "Oinarrizkoa da ETAk argi esatea indarkeria amaitu dela. Baina benetan kezkatuta ikusten ari gara ETA komandoak berrosatzen ari dela, indarkeria betiko amaitu dela esan ordez. Komandoak berrosatzen ari da, eta ez dugu nahi halakorik, baizik eta hori erabat eta betiko amaitu dela esatea".

Batasunak hurrengo hauteuskeendetan parte hartzeari dagokionez, aukera politiko guztien parte-hartzeko eskubidea defendatu du, baina Batasunari ohartarazi dio politika egiteko duen traba handiena ez dela Alderdien Legea ETA baizik.

Ibarretxek oroitarazi du Barajasko atentatuaren ondoren Batasunak berak eskatu ziola ETAri jardun armatuarekin ez jarraitzeko, eta eskari hori erantzunik gabe geratu dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.