Indarkeria zantzuak dituen emakume baten gorpua aurkitu zuten atzo gauean Orondritzen (Nafarroa), Loitzu herria eta biak lotzen dituen bide batean. Gorpua herritar batek aurkitu zuen, 20:00ak aldera. Epaileak gorpua altxatzeko agindu zuen 22:00etan, eta Lege Medikuntzako Institutura eraman zuten, azter dezaten.
Epaitegiak sumarioko dekretua agindu du. Ez dago argi nork eta nola eragin zioten heriotza. Emakumea 25 eta 35 urte artekoa dela uste dute.
Foruzainek pertsona bat atxilotu dute gaur arratsaldean, heriotzarekin zerikusia duelakoan. 27 urteko gizonezkoa da atxilotua.
Gizartea