Indarkeriaren biktimak oroitzeko plaza eskatu dute

Asanbladakoak, atzo. M. DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizkaiko Emakumeen Asanbladak atzo aurkeztu zituen Bilboko udaletxean genero indarkeriaren biktimak aitortzeko plaza bat eskatzeko jasotako sinadurak. Azaroaren 25a izeneko plaza non egin erabakitzeko batzorde bat sortzeko eskakizuna ere entregatu zuten asanbladako kideek. «Garrantzi handikoa da Azaroaren 25a plazak denon oniritzia izatea, herritar guztiak batzen dituena; hau da, biktimekiko elkartasuna eta matxismoaren gaitzespena ideologia guztien gainetik izatea». Besteak beste,Marcela Lagarde eta Celia Amoros feministek, Alfonso Dubois eta Arantza Urkaregi irakasleek, Lucia Etxebarria idazleak eta Alex Txikon mendizaleak sinatu dute agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.