euskal herria

Indarrean sartu da Hego Euskal Herrian gehiengo abiadura muga berria

Ekainaren 30era arte autobide eta autopistetan ezingo da 110 km/h.-ra baino azkarrago joan.

2011ko martxoaren 7a
12:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Bart sartu da indarrean Hego Euskal Herrian autobide eta autopistetan gehiengo abiadura muga berria. Espainiako Gobernuak orain dela bi aste adostu zuen "erregai kontsumoa murrizteko", eta ekainaren 30era arte ezingo da 110 km/h.-ra baino azkarrago joan.

Neurriak hainbat erreakzio sortu ditu, batez ere eraginkortasunari dagokionez, baina talde ekologistek txalotu egin dute. Gau osoan hainbat langile aritu dira bide seinaleetan aldaketak egiten, kasu gehienetan, pegatinak jartzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.