Politika

Independentzia Eguna ospatu dute Larrabetzun

Burujabe hobe lelopean ospatu dute Larrabetzun Independentzia Eguna.

Eguerdian egin dute ekitaldi nagusia. @INDESAREA
2018ko martxoaren 18a
10:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Egun osoko jaia ari dira egin dute Larrabetzun (Bizkaia), independentziaren alde. Eguerdiko 13:30ean izan da ekitaldi nagusia, eta han parte hartu dute Larrabetzurekin batera azken egunetan udalerri indepedentisten zerrendara batu diren Dima, Arrankudiaga (Bizkaia) eta Bakaiku (Nafarroa) herrietako udal ordezkariek. Euren herrietan onartutako mozioa irakurri dute, eta beste zenbait herritako ordezkariak, Udalbiltzakoak eta Kataluniatik iritsitako hautetsiak ere izan dira ekitaldian.

Eudald Calvo Kataluniako Udalerri Independentisten elkarteko kideak hitza hartu du, eta Euskal Herriko eskubideen karta ere aurkeztu dute ekitaldian, besteak beste.

Izan ere, euskal estatua irudikatzeko asmoz, hainbat gizarte eragilek hitzaldi laburrak egin dituzte.

"Menpekotasunetik askatasunera salto egiteko ordua da" aldarrikatu du Txutxi Ariznabarreta independentistak sareko bozeramaileak. "Zabal dezagun euskal estatu bat eraikitzeko prozesua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.