Politika

Independentzia nahi duten guztiak ETAren abangoardiaren pean dabiltzala dio Mayor Orejak

"Batzuk, noski, ez dira terroristak baina helburu bera dute. Eta helburu hori dutenek, azkenean, mugimendu baten gisan jokatzen dute", nabarmendu du PPko europarlamentariak.

2007ko urriaren 11
17:43
Entzun
ETA mugimendu abertzale zabal baten abanguardia dela esan du Jaime Mayor Oreja PPko europarlamentariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Mugimendu horretan "independentzia nahi duten guztiak" kokatu ditu.

"Mugimendu horrek oso helburu argiak ditu. Batzuk noski ez dira terroristak, baina helburu hori dute. Eta helburu hori dutenek, azkenean, mugimendu baten gisa jokatzen dute. Batzuetan abangoardia jartzen da aurrean, eta beste batzuetan atzeraguardia tradizionala. Baina argi dagoena da helburu hori badago, Espainiaz besteko nazio bat eraiki nahi bada -eta nik uste dut sentimendu horrek bultzatuta dabiltza asko-, hori dela mugimendua", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.