Azken hilabeteetan inflazioak behera egin du Hego Euskal Herrian: urte arteko prezioen ingoera %4,8koa zen abuztuan, eta, aldiz, %4,4koa irailean. Petrolioaren eta oinarrizko jakin zenbaiten -hala nola, esnearen, ogiaren eta oilaskoaren- merketzeak eragin du jaitsiera.
Nolanahi ere, KPI Kontsumorako Prezioen Indizeak gora egin du abuztuan, baina %0,1. Probintzia batetik bestera aldea izan da: Gipuzkoan %0,2 igo da, Bizkaian, berriz, %0,1. Nafarroan, aldiz, berdin mantendu da, eta Araban jaitsi egin da %0,1.
Urtea hasi zenetik izandako bilakaera aintzat hartzen bada ere, Gipuzkoa da prezioak gehien igo diren probintzia: %2,5. %1,8koa izan da igoera Araban eta Bizkaian eta %1,7koa Nafarroan.
Urtebetean izan duen garapenari erreparatuz gero, esan bezala, %4,4koa da inflazioa Hego Euskal Herrian. Araban %4,7koa da igoera, %4,6koa Gipuzkoan, %4,4koa Nafarroan eta %4,3koa Bizkaian.
Ekonomia
Inflazioa lau hamarren jaitsi da Hego Euskal Herrian
Petrolioaren eta oinarrizko jaki batzuen merketzeak eragin du beherakada. Abuztutik %0,1 igo da KPI. Araban dute inflaziorik handiena eta Bizkaian txikiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu