Ingalaterrako 64 urteko gizon bat hil da Robo ibaira erorita

Goizean aurkitu dute gorpua. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizona Done Jakue bidea egiten ari zen, eta enborrezko zubi batetik igarotzen ari zela erori da ibaira.

Foruzain bat, artxiboko irudi batean. FORUZAINGOA
Foruzain bat, artxiboko irudi batean. FORUZAINGOA
maddi iztueta olano
2026ko maiatzaren 22a
11:53
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ingalaterrako 64 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Robo ibaian, hilotz. Foruzaingoak jakinarazi duenez, Done Jakue bidea egiten ari zen, eta uste da enborrezko zubi batetik igarotzen ari zela erori dela ibaira.

Gizonaren gorpua Garesko (Nafarroa) Jakue hotelaren eta El Peregrino hotelaren atzeko partean aurkitu dute, ibaiaren ertz batean. Istripua 08:00ak baino lehen izan da, eta Foruzaingoa, suhiltzaileak eta larrialdietako langileak berehala bertaratu dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA